Itzuli

Angel Vazquez

Erdi madrildar erdi arabatar den Angel Vazquez (1941-1948) pilota estamentu probintzialaz arduratu zen. Lan hau ez zen batere erraza izan baliabide eskasiagatik eta aurreko urteetako nahasteagatik. Baina ez zitzaion gogo bizia falta eta laster egon zen lankide onez, nahiz eta eskases, inguratuta. Pilota Txapelketa Probintzialaren antolaketa eta erakundetzea, eta Arabako Pilota Erakundea Nazioko Pilota Txapelketan inskribatzea bere lehenengo bi lorpenak izan ziren. Hiru pilotaleku daude: ”Vitoriano”, Judimendiko igerilekukoa eta, beste bat, Santo Domingon. Esku jokua goraka doa etengabe.

Vazquez-ekin batera, pilota Elkartean Jesús Larrea ere garrantzit handia dauka idazkari lanetan. Carmelo Valdecantos, banka langilea, administrazio lanetan dirau. Espainiako Pilota Erakundeak hirurogeita hamar hogerlekotako dirulaguntza ematen die.

Arabako Pilota Elkarteak pilota jokua bultzatzen du Gasteizen, eta GRAVN Txapelketan eta Espainiako Pelotazale Txapelketan parte hartzen hasten da. Angel Vazquez-en azken hilabeteak arabako pilotaren zenbait arlorekiko aurkakotasunagatik nabarmentzen dira. Askok ez dute onartzen Angel Madrilen jaio izana.

Presioek Angel Vazquez-en urradura sortu zuten eta honek errelebua eskatu zuen, José Iturmendi Bañares-i potereak emanez, zeina protesta egiten zuen taldearen partaide zen.

Alvaro Vidal Abarca Elío

José Iturmendi-ren dimisiotik, 1952.eko irailetik urte amaierararte, Arabako Pilota Elkartea oinarririk gabe aurkitzen da. Egoera mingarri eta zaila da, Oguetaren profesionaltasunaren garaipenen poztasunagaitik soilik leuntzen dena. Giro honetan (1953-1955) Alvaro Vidal Abarca Elio-k Hartzen du agintea (aita), Diputzaioko Ingeniaria eta Iturmendiren garaian federatua.

Larrialdi irteera bezala Alavaro Vidal Abarca-k lehendakari izatea onartzen du eta paradoxikoki, lehendakari aulkian egon zen bi urteetan urte batzuk lehenago ezinezkotzat hartuko ziren hainbat txapelketen garaipenak lortu ziren.

Garai ahaztezina izan zen, izan ere ia bi urtetan arabako pilota historiaren urteetan zehar emandako garaipen kopurua lortuko zen.

Hala ere, Alvaro Vidal Abarca-k “bere kudeaketa aldi baterako eta mugatua” izango zelaren hitza bete eta 1955.eko Urtarrilean zuzendaritza bere seme Alvaro Vidal Abarca y López-i, hain zuzen ere, utzi zion. Bere elkartean Guillermo Botazek, lehendakariorde bezala, eta José Iturmendik, idazkari bezala, lagundu zuten.

Alvaro Vidal Abarca-ren ezaugarririk nabargarriena pilotan iragandako urteetan zehar bere idazluma izan da. Tankera berezi eta literaioarekin, Alvaro aitak ehundaka albiste idatzi zituen, gehienak “Pensamiento Alavés”en argitaratuak. Gai batzuekiko bere iritziak oso baliagarriak izan ziren eta gaur egun ere interesgarriak dira. Ogueta-ren jarraitzaile sutsua zen, eta beti defendatu zuen.

Alvaro Vidal Abarca López

1955.ean Alvaro Vidal Abarca-k bere seme Alvarito-ri (1955-1963) uzten dio lehendakaritza. Ikasbidea eman zuen lehendakaria izan zen. Berataz lehendakari bezala hitz egiterakoan, beharrezkoa da aipatzea Vidal Abarca-pelotaria. Bere agintaldia 1955eko urtarriletik 1963ko apirilera doa. Kronologiaren arabera, nabarmena da epe luze honetan arabatarren protagonismoa 1955eko Erakunde Asanbladan, non Erakundean 15 mozio aurkezten dira. Azpimarragarria da Kataluina eta Castillaren sarrerekin GRAVN Txapelketa zabaltzeko eskakizuna, hau bi urte geroago eramango zen aurrera. Asanbladan arabatarren hedaketa dela eta, arabar erakundeari ardura ematen zaio pilotaren gai ezberdinei dagokien xedapenak aurrera eramateko eta multzo bakarrean biltzeko. Profesionalki, garai onak izan ziren Ogueta txapeldun izanik eskuz eskukoan.

“Vitoriano” pilotalekua zaharkitua zegoen eta berriztatzea premiazkoa zen. Aipatu beharra dago, Alvaro Vidal Abarca-k, abokatu izanik, bitartekari lanak egin zituela kide guztien artean; eta geroago “Vitoriano”k frontoi guztien artean pilotaleku hoberena euki zezan saiatu zen, lortuko zuelarik.

Domingo Albaina izan zen lehendakariorde, Juan Bautista Gómez de Balugera eta Javier Crespo idazkari izan ziren hurrenez hurren eta Juan Echaniz eta Luis Azua diruzainak. Diputaziotik lortutako lehenengo dirulaguntza hogeita hamar mila pezetatakoa izan zela aipatu beharra dago.

Pilotaleku berri eta dotorearekin, arabako hiriburuan eskuz eskuko final profesional bat antolatu zen behingoz, zeina Hilario Azcaratek irabazi zuen 22 eta 21.

Federazioak bere antolaketa hobenezinarekin eta ikusleek bere presentzia masiboarekin eta ereduzko jarrera gogotsuarekin, arabako pilotaren nagusitasun adina egiaztatu zuten, zeina federakuntza arloan ikusmuga berriak zituen.

Luis Azua

1963tik 1967ra Luis Azuak ondozkatu zuen. Luis Azuarekin arabatar pilotaren garai modernoa hasten da. Garai berriak, beraz, ardura berri eta ezberdinak. Pilotaleku berrien eraikuntza hasten da, Murgian eta San Blas Legution. Gasteizen Diocesanas eskolatako pilotalekua eta Estadio Kirol Sozietateko “euritako” eztabaidatua.

Bere agintaldian Luis Azuak herrien arteko txapelkeraren ideia maitasun osoz hartu zuen Javier Arrizabalagaren laguntasun osoarekin, txapelketa honek “1go herrialde- txapelketa” izena hartu zuen.

Baina Luis Azuaren hoberena lehendakari bezala, pelotariekin euki zuen giza harremana izan zen.

Inor ez zen bera bezain hurbil egon bere ilusio eta arazotatik. Soldadutzagatik Araba errepresentatzen zuten pelotariak bere etxean bezala sentitzea lortu zuen Luis Azuak sentikortasun handiz. Arabako Pilota Federazioak pilotariak hoberen tratatzen zituelaren ospea lortu zuen.

Pelotazale talde errepikaezina bildu zuen. Azuarekin Federazioak giza egoitza propioa eukitzea lortzen du, Dato 20ean. Kirol arrakasta izugarria lortzen da, Munduko Eskuz Binakako titulua (1966ko abenduaren 10ean), Rodolfo Madrid eta Luis Benito Naldak Gasteizera ekarriko zutena Montevideotik.

Luis Azuak bere lehendakaritza lanbide bihurtu zuen ia. Bere dedikazioa bete- betekoa izan zen. Berarekin batera Lucio Aguinagalde lehedakariorde bezala egon zen, talde handia sortuz berarekin, eta Daniel Bagazgoitia ere aipatu beharra dago nahiz ta bere lana isila izan.


Javier Arizabalaga

1978tik 1981ra Arrizabalaga itzultzen da. Bere itzuleraren helburua klubekin hasitako lana amaitzea zen. Azkenik, Federazio Nazionalak ere horrela ulertzen duela dirudi. Baina aginte hontan, Javier Arrizabalaga Klubetaz soilik arduratzen da beste guztia ezikusiarena eginez, Federazio Txapelketari boikot egiten saiatzen da beste hainbat gauzetaz gain. Arrizabalagak presa dauka eta obsesionatuta dago, une batez bere dimisioa aurkezten du bozketan bere mozioa garaituta irtetzen denean.

Instalazio modernoekin garai ona etor daiteke, ondo antolatzen bada, edo, nahastea sortzen bada eta lur egonkorra zapaltzen ez bada.

Federazio antolakuntza ez da arduratu haur eta gazte taldeez, eta horregatik, eta beste arrazoi batzuengatik ere, beste kirol batzuekiko atzera egin du. Berreskuratzen saiatzeko ordua heldu da. Iragartzen diren epai eta irakasle kurtsoak ezinbestekoak dira.

Baina bidea ibiltzeke dago. Federazioak jende gaitua duela dirudi, indartsu lan egiten badu, paper ona egiteko. Pentsa dezatela arabako pilotako une historiko bat bizitzea tokatu zaiela eta horrek ardura handiena eskatzen diela.

Salvador Lacuesta

1973an Salvador Lacuesta-k Arrizabalaga ordezkatzen du (1973-1977). Oguetarekin zuen laguntasunak eta negoziotan gizon indartsu ospeak, lehendakaritza ahulkian eseri zuten. Gasteizen pilotaleku handi bat prometatu zuen etengabeko ideia sortarekin, pilotalekua hainbat etxebizitza zituen Santa Luciako auzo estrategikoan kokatuz. Proiektu honekin ilusionatuta, pilotazale talde batek sustapena egin zion, Salvador lehendakaritzara eramanez opoziziorik gabe.

Ametsek eta errealitateak laster egin zuten topo. Berarekin langak ireki ziren. Dimisioek pilota zatitu zuten. Federazioak arudia zehatz mehatzki betetzeko ardura handiegia zuen, eta jendetzatik aldendu zen. Luis Azuak inork baino hobeto sortutako giroa apurtuta zegoen.

Zin egindako pilotalekua ez zen eraiki, baina Mendizorrotzan zerbait handia eraikitzeko Javier Arrizabalagaren ideia izugarri areagotu zen. “Vitoriano” pilotalekuaren orubearen salmenta eragingarri ona izan zen. Belategui idazkari leiala, ohizko txapelketak aurrera eraman ahal izateko gizon erabakigarria izan zen.

Araudi gehiegi zituen federazioa izan zen. Komunikabideekin arazoak izan zituen. Egunkarietako pilota atal finkoa desagertzen da. Soilik Jesús Ecenarro eta Miguel Angel Resaren borondate onak lortzen du hau guztiz ez amaitzea. Egunkari higitsu baten txingar tristeak dira.

1978an hauteskunde garaia hasi baino lehen, Salvador Lacuestak klub guztiak batu eta bere agintea beste bi urtez luzatzen saiatzen da. Bere helburua Mendizorrotzako pilotaleku dotoreak zabaltzea zen. Baina, hainbeste aldiz bere lehendakaritzan aipatutako araudia bere aurka jartzen da “Damocles-en Ezpata” bezala. Ez dago hauteskundetara aurkeztea besterik. Opozizioa, kontzentratua eta bilduta zirudiena, Javier Arrizabalaga aurkezten du azkenik, honek Salvador Lacuestaren behin-betiko agurrra eragiten duelarik.

Enrique Aguilar

Errioxatar honek Zaramagako Txapelketa sortzearen meritua dauka. Federazio barnean suertatzen diren gorabeherek garaitzen dute Enrique. Gizon zuzena da eta pentsamendu argiak ditu: ez zaio política gustatzen. Baina zoritxarrez, urte haietan oso modan zegoen “politikeoaren” artea. Gogaituta politikarien eta beraien laguntzaileen presioengatik bere kargua uzten du.

Alberto Bengoa

Bizkaitarra Otxandiokoa, baina Zeledon baino arabatarragoa, aginte salatari eta dardarti bat bizi zuen. Lan egin zuen eta Gasteiz Munduko pilota egoitza izendatzea lortu zuen hamargaren edizioan. GRAVN-aren zisma sufritu zuen. Bengoak garai zintzoa taxutu zuen bere agintaldian. Enpresa araudian idatzita ez zegoena landu zuen. Nahiz eta bulegoeta aditz oparoekin ez agertu, bere dialektika teknokraten gainetik bere iritzia inposatzeko konbentzigarria zen. Euskaldun petoa bezala, arazoak zuzen hartzen zituen. Federazioan denetarik egin zuen, botilero izatetik garbitzaile izatera.

Mundialaren zurrunbiloak irentsi zuen Bengoa. Lehendakari on batek arabako egutegitik desagertarazi zuen Txapelketa Probintziala ahanzmendutik ateratzeko burruka handia egin zuen Bizia eman zion eta pilotazale familiarentzat berreskuratu zuen, ekimena maitasunez eta atseginez hartuz. Alberto Bengoak ez zion agur esan pilotari. Munduko batzorde antolatzailean parte hartu zuen, eta geroago, bere denborapasa gogokoena burutu zuen: txikiei esku pilotan jolasten erakustea.

Antón Areitio

Antón familia pilotazale batetan jaio eta hazi zen, beraz pilota barrenean zeramala esan daiteke. Bere aita benetako “puntista” izan zen urte askotan. Kuban eta munduko Jai Alai ospetsuenetan jolastu zuen. Zesta puntarekiko pasioa bere aitarengandik jarauntsi zuen. Espainiako txapeldun izan zen afizionatu mailan, zenbait alditan arabaren izenean jardunez. Alberto Alberdirekin, oso bikote irabazgaitza osatu zuen.

Bere lehenengo urtea helburu zehatz batetara zuzentzen du: ezagutzen den munduko txapelketa hoberena egin Gasteizentzat. Iguripenak soberan gainditzen ditu. Gasteiza etortzen diren enbaxada guztiek “munduko txapelketa errepikaezin bat bizi izan dugula” aitortzen dute. Antonek bere indar guztiak ipini zituen proiektu bikain hori materialki aurrera eraman ahal izateko. Bere elkarrizketa ahalmenak politikarien izakera izkutuarekin talka egiten du, ikutzen duten guztia manipulatzen dutenak. Gero desagertuko diren “aurpegi” asko apuntatzen dira.

Areitiok berrikuntza, teknifikazio eta gastu kontrolaren alde egiten du apostu. Baina, hala ere, bere kudeaketa dirulaguntzak iturri oso atipikoetatik lortzeagatik ezberdintzen da. Abadiñon jaio berri den Euskadiko Pilota Federaziora elkartzen da. Han bere egote jakinaren eta pilota jakituriaren arrastoa uzten du.

Richard López de Arroyabe

Bere lagun Antón Areitiok indartuta, Federazioan purrustaka sartzen da. Bere lan mahaiak ere ezbairik gabeko mezu bat darama: erabakiak- edozein motatakoak izanik- zuzendaritza batzordean erabakitzen dira, bestela ez dira baliokoak. Gaiak eztabaidatzeko dotorezia handia dauka.

Bere saiakeran, bere aldartea dela eta, Kiko Caballerok zuzenduriko Euskadiko Federazioan porrot egiten du. Arroyabek nafartar letraduarekin tupust egiten du, lurralde federazioak Euskadikoaren bokalia soilak izatearen aurka bait dago.

Jose Luis Ochoa

Gogo gazte eta modernoduna da. Diputzaioko Tekinikaria izanaren bermea dauka, kirol eta eskola gai guztietan aditua. Bere lurrartzea federazioan pelotan aplikatuko duen Teknologi politika berri batekin batera doa. Teknifikazio taldeak sortzen ditu, jokalarien prestakuntza antolatzen du, eta kirol honek eliteko beste edozein kirolek bezala nortasun identitate bat euki dezan ahalegintzen da.

Bera ez da, beste lehendakariak bezala, bere bitrinak tituluz eta txapelez etengabe betetzen saiatzen den horietako. “Dena zientifikoki aztertuta egon behar da eta etorkizun ikuspegiarekin”, hori da bere lema.

Sergio Mart&his_smartinez;nez

Arduradun bezala egon zen hilabetetan, pelotari bezala izandako esperientziari etekina ateratzen saiatu zen, bere helburu nagusi bezala, Federazioko eguneroko gertakarietan erakusteko; pelotarien beharrak, kluben eskakizunak eta oinarri egitura antolatzaile bat mantentzea izan ziren gudu zaldiak. Guzti hauen gainetik, lurraldeko kluben dinamizazioan atentzio espeziala ipini zuen.

Rubén Arteaga

1996an, eta Sergio Martinez-en agintaldi motzaren ostean, Rubén Arteaga Federazioko lehendakaritzaren arduradun egiten da. Txikitatik kirol munduarekin lotuta egonik (izan ere, boleibolean, eskubaloian, judoan eta pilotan aritu zen kirolari federatu bezala), eta Sergio Martinez-en batzordean aholkari lanetan kolaboratu ondoren, Arabako Euskal Pilota Erakundea erabateko modernizaziora eramaten saiatzen da.

Bere etorrerarekin, helburu berriak xedatzen dira momenturarte lortutako kudeaketa ezberdin batetara zuzenduta, horretaz gain pelotari amateur berriak profesionaltasun mundura sartzen saiatzen da, Ogeta erretiratu ta gero Araban profesionalean 25 urtetako lehortearen ostean. Halaber, Euskal Pilotan frontoi motz eta luzearen aurrean atzeratuak geratu ziren modalitateei bultzada bat eman behar zitzaien: trinketeak merezi zuen lekuan berriro egotea behar zuen.

Arabako Euskal Pilotaren historiako bigarren lehendakariaren proiektu handia denborarekin aurrera zioan:

Pilota eskola eta kluben kopurua inoiz ez bezala gehitzea lortzen da, Txapelelketa Probintzial Eskolarrean eskoletako umeen partaidetza ere gehituz: 29 Eskola, 22 Klub eta 400 eskolarrek parte hartzen pilotan. Arabak, modu honetan ondorengoen errelebua bermatzen zuen, klubetan ere handituz. Arabako mendialdeak, Arabako Errioxak eta Aialak pilotarekiko Araban zuten ikuspegia berritzea lortu zen. Ordurarte, pelotarien migrazioa herrialde mugakideetara nabarmena zen, eta honek Jose Luis Ochoaren eskutik jaiotako proiektu baten iraunkortasuna arriskuan jartzen zuen. Horrela, Gasteizen zegoen Kirolaren gehiegizko zentralizazioa desagerraraztea lortu zen, eta gainerako Lurralde Historikora begiratu zen. Modu hontan Arabako Pilota soilik Gasteizekin ez erlazionatzea lortu zen. Emaitza lurralde horietan Club berrien jaiotza izan zen, Eskola gehiago, pilotari gehiago Federazioan eta Eskolar Kirolean inskribatuak, oro har, Pilota lurralde guztira zabaltzea. Rubén Arteagaren agintaldian, 5 pilotari arabatarrek profesinaltasunera pasatzen dira esku pilotan: Pinedo, Nalda, Legorburu, Alonso eta Arroyo. Palan ere profesionaltasuna mantendu zen Urkiarekin; eta zestan salto handia eman zen, nahiz eta azken hau Gasteiz Jai Alai Klubeko Ibarra anaiei eskertu behar zaien beraien esfortzu txalogarriagatik.
Auzoetako pilotalekuen ustiapenerako kudeaketa jasotzen da: Adurtza, Errekaleor, Zaramaga eta Abetxuko.
Federazioko aurrrekontua handitu egin zen, nahiz eta Rubén Arteagak bere agintaldiaren azken garaietan Instituzio-Federazio Kudeaketa elkar bat eramaten saiatzen da, Kudeaketa honen zati baten zama federazioaren kirol jarduera ekonomikoki jasan behar zutenen gain ipini behar zela oinarri beza hartuz, Federazio beretik kontrol gehiago eskatuz kirol jarduerekiko, pilotariekiko,..etab. Federazioa informatizatzen da, gaurko WEB orrialdearen garapena hasten da, eta Federazioak ematen zituen zerbitzuak hobetzeko behar zituen guneen berrikuntza lanak hasten dira. Jarduera hau bere ondorengoak jarrituko zuen, Orlando Gaviñak.

Gauza asko egiteke geratu ziren berrautaketara aurkeztu ez zenean, eta nahiz eta pelotazale familiaren zati handi batek lehendakari honek hasitako lanarekin jarrai zezan nahi, arrazoi pertsonalak eta profesionalak direla eta Rubén Arteagak ezin izan zion Federazioari berak uste zuen merezitako atentzioa eskeini, lan honen jarraipena Lehendakari berriaren eskutan utziz, Rubén Arteagaren konfidantzazko gizona, eta bere agintaldian Trinketearen gorakadaren babeslea.

Horrela, Federazioak, lan handiko lau urteren ostean etorkizuneko oinarri garrantzitsuak finkatu zituen, Euskal Pilotarekin zuzenago lan egin beharko zuen berriro, kudeaketa arloa bigarren planu batetan utziz. Instituzio protagonismo handiagoa lortzea, komunikabideetan eta prentsarekin erlazioetan goraldia, hau da, Kirolaren euskarri demanda hanidiagoa lortzea izango zen Orlando Gaviñaren lanaren abiapuntua.

Rubén Arteagak etorkizunerako hasi nahi zituen ideia asko burutu gabe geratu ziren, lehendakaritza eta batza aholkularitzaren esku utziko zituenak. Berak esan ohi zuen bezala: “Euskal Pilota ezberdina da, berezia, eta Araban oraindik gehio posible bada, gure probintziak dituen ezaugarri bereziengatik; ikasbidea emateko eta gure lanaren erreferentzia izateko ahal dugun guztia egin dezagun..., baina isilean: hor geratzen da gure lana, Arabako Pilotak eman dezaken gure isladan.” Isilean sartu zen, isilean lehendakaritza utzi zuen, eta isilean arrasto bat uzten jarritzen du: pilotalekuan pilota baten hotsa soilik entzuten jarraituko da.