-
PROMOZIO TXAPELKETA FINALAK
2024/06/12 | Orokorrak
EKAINAK 15
Honekin batera doazkizue joan den larunbatean jokatutako Promozio Txapelketako finalen emaitzak eta ohorezko koadroa. Eskerrak eman nahi dizkiegu pilotari, familia, begirale eta pilota eskola bakoitzeko arduradunei, Arabako Euskal Pilota Federazioak antolatutako jarduerak modu egokian garatu ahal izateko denboraldian zehar egin duzuen lanagatik: zuen parte-hartzea ezinbestekoa da euskal pilota sustatzeko. Espero dugu datorren denboraldian zuekin guztiekin kontatzen jarraitzea. Eskatzen dizuegu ere gure funtzionamendua eta pilotarien gogobetetasuna hobetzen lagun dezakeen edozein iradokizun eta ikuspuntu helarazteko. Uda on bat opa dizuegu. Aurrerago, Gasteizko jaietarako antolatuko ditugun jardueren berri emango dizuegu (abuztuak 5: pilotari txikien eguna).