Volver

  • KORRIKA 2024 - EUSKAL PILOTAREN KILOMETROA
    06/03/2024  |   General
    18 Marzo, Lunes - 21:09 - Vitoria (Portal de Castilla 80)

    BADATOR KORRIKA! Datorren Martxoaren 18an, astelehena, KORRIKA Gasteizetik pasa egingo da eta ARABAKO EUSKAL PILOTA ELKARTEtik gonbidatu nahi zaitugu Arabako euskal pilotak duen KILOMETROAN parte hartzera. Zuriz jantzita etorriko gara, gure pilota elkarteko izerditakoarekin. Eskertuko genizueke zuen pilota elkarteko pilotarien eta familien artean zabaltzea, eta egun horretan dauden entrenamenduak bertanbehera uztea guztiok elkartzeko euskararen alde korrika eginez. Epaileak ere gurekin izango dira eta euskal pilotarekiko zaletasuna duten guztiei zabalduko diegu gonbidapena. Eraman nahi duzue LEKUKOA? Proposatu nahi duzue norbait LEKUKOA eramateko?  Jasotzen diren proposamen guztien artean zozkeatuko da gure LEKUKOA nork eramango duen. PREST EUSKARAREN ALDE EGITEKO? Tipi Tapa, Korrika eta Euskal Pilota! https://forms.gle/hs1VKJqWkMNWYmgJ9