Itzuli

  • TOPAKETA EUSKAL PILOTA ANITZA BENJAMIN
    2024/02/28  |   Orokorrak
    Eskuz banakan, finalaurdenak

    Eskolarteko Txapelketaren 14. JARDUNALDIA atxikituta topa dezakezue.

     

    TOPAKETA EUSKAL MULTI PILOTA – Martxoak 2

    Larunbatean, Mendizorrotzako pilotalekuetan, zuen benjamin mailako pilotariek egun berezi bat bizi izango izango dute euskal pilotaren modalitate ezberdinak ezagutzen: esku pilota trinketean, zesta punta eta pasaka. Aukera ezinhobea eta paregabea euren adineko beste umeekin batera frontoian ondo pasatzeko. Modalitate bakoitza praktikatzen 30 minutuz arituko dira eta frontoi ezberdinak ezagutuko dituzte; Bi txanda izango dira: 1.txanda 10:00 - 11:30 eta 2.txanda 11:30 - 13:00. Eskertuko genizueke osteguna baino lehen jakinaraztea zuen eskolako zein pilotari etorriko diren eta ea txanda  konkretu batean aritzea behar duten. Gonbidatuta daude Eskolarteko txapelketan parte hartzen ari diren pilotari guztiak (baina pilotari benjamin gehiago izatekotan izena eman ahal dute ere)