Itzuli

  • ESKOLARTEKO TXAPELKETA
    2021/10/14  |   Orokorrak
    Izenematea irekita: epea urriaren 20era arte

    Hona hemen Eskolarteko Txapelketaren izenematea. Txapelketa azaroaren 6an hasiko da eta izenemateak urriak 20rako bidaltzea eskertuko genizueke. Izenemateekin batera beste inprimaki bat topatuko duzue Covid, baimenak eta datu babesa direla eta.

    Dagoeneko eskuragarri dugu banatzeko pilota eskoletako entrenamenduetarako materiala, Arabako Foru Aldundiak finantzatua. Beharrezkoa da CUDEan sortzen dituzuen parte-hartzaileen zerrendak helaraztea (koordinatzailea@pilotaraba.eus - 699471692 whatsapp), zenbat parte hartzaile dituzuen, zein modalitatekoak diren eta zer material dagokizuen jakin ahal izateko. Hau izango da lehenego tanda, otsailean bigarrena egingo da. Behar zehatzak badituzue, jakinarazi zerrendak bidaltzean.