-
ONE WALL txapelketa
2024/05/10 | Orokorrak
Ogueta Maiatzak 11 larunbata 9:00 - 17:00
II. IMPACT PRO ONEWALL TXAPELKETA
Maiatzaren 11n (larunbata), 10:00etan hasita eta egun guztian zehar (finalak 16:00etatik aurrera gutxi gora behera), Ogeta pilotalekuan jokatuko da txapelketa.
Gizonezko eta emakumezkoen mailak izango ditu.
- 24 pilotari gizonezkoen mailan
- 12 pilotari emakumezkoen mailan
*Pilotariak:*
Euskal Herriko zein Europako pilotariak izango ditugu txapelketan.
- Gizonezkoetan: 17 euskaldun (13 bizkaitar, 3 arabar, gipuzkoar bat), 3 valentziar, 2 erresuma batuar eta 2 irlandar.
- Emakumezkoetan: 7 euskaldun (3 bizkaitar, arabar bat, 2 gipuzkoar eta nafar bat), 2 herbeheretar, 2 irlandar eta erresuma batuar bat.
*Leihaketa sistema:*
_GIZONEZKOETAN_
Ligaxka fasea eta kanporaketak jokatuko dira.
24 pilotariak 3 partaideko 8 multzotan banatuko dira.
- Multzo bakoitzeko lehen 2 sailkatuak final-zortzirenetara sailkatuko dira.
- Multzo bakoitzeko 3.sailkatuak B-mailako final-laurdenak jokatuko dituzte.
_EMAKUMEZKOETAN_
Ligaxka fasea eta kanporaketak jokatuko dira.
12 pilotariak 3 partaideko 4 multzotan banatuko dira.
- Multzo bakoitzeko lehen 2 sailkatuak final-laurdenetara sailkatuko dira.
- Multzo bakoitzeko 3.sailkatuak B-mailako final-erdiak jokatuko dituzte.
*Puntuazio-sistema:*
Partidu guztiak set edo jokoen formatuarekin jokatuko dira. (15-15-11)
Partida irabazleak puntu bat jasoko du sailkapenean, galtzaileak ez du punturik jasoko.