Itzuli

  • PILOTA ESKOLAK Covid19 ARGIBIDEA
    2020/03/11  |   Orokorrak
    Martxoaren 10etik 23ra: AEPEko eskola kiroleko jarduera bertan behera

    Foru Aldundiak eskola kiroleko jarduerak bertan behera utzi ditu Martxoaren 10etik 23ra. Hori dela eta Arabako Euskal Pilota Ekarteak antolatutako ESKOLARTEKO TXAPELKETA, LAGUNARTEKO TOPAKETAK (Gorbeialdea eta Arabar Errioxa) eta ARABAR ERRIOXA MAILAKO ENTRENAMENDU TALDEAREN SAIOAK Martxoaren 10etik 23ra ez dira ospatuko.

    Era berean, Gasteizko Udalak Gasteizko kirol instalakuntzak itxi egin dituenez, bertan egiten diren ENTRENAMENDUAK (PILOTA ESKOLAK ETA TEKNIFIKAZIO JARDUERAK ESKU – PALA) ere bertan behera gelditzen dira Martxoaren 10etik 23ra (https://blogs.vitoria-gasteiz.org/medios/2020/03/09/udalak-covid-19ren-eragina-murrizteko-prebentzio-neurriak-handitu-ditu/?lang=eu). Honekin batera, Eusko Jaurlaritzak hartutatuko neurriak direla eta Gasteizko ikastetxetan egiten diren ENTRENAMENDUAK ez dira gauzatuko.

    Bukatzeko, Arabako herrien pilota eskoleen entrenamenduen inguruan ez dugu oraindik gomendio eta/edo jarraibiderik jaso; gomendagarria da pilota eskola bakoitzak bere Udaletxearekin batera adostea hartu beharreko erabakiak.

    Argibidea gehiago izaterakoan emango dizuegu