Itzuli

  • BAIKO - PILOTA EGUNA
    2019/12/02  |   Orokorrak
    Abenduak 7, Miribilla - Bilbo

    Baiko Pilotak abenduaren 7an ospatuko dan jaialdirako gonbidapena luzatu nahi dizue, pelota elkarte guztiekin Pilota Eguna antolatuko dogu.

         Ekintzak 16:3oetan hasiko dira eta pilota elkerte guztietako 14 urtetik beherako gazte guztiak gonbidatuta daude. Pilota elkarte guztiak arduradun bat beharko dute eta arduradun hori 16:15etan takilatik pasa beharko du sarreren bila. Gazteek pilotari profesionalekin eskuz jolastu ahalko dute bai frontoian edo trinketean.  Pilotan jolasteaz gain argazkiak ere aterako dituzte, eta bukatzeko zozketa interesgarri batzuk ere egingo ditugu.  Gaztetxoen gurasoak sarrerak internet bidez edo takilan erosi ahal izango dute. Gurasoentzat ere sarrera prezio bereziak izango dira. Pilota jaialdia 18:00etan hasiko da. Hemen aurki dezakezue ekitaldiren kartela sare sozialetan elkarbanatzeko.

          Anima zaitezte arratsalde zoragarri bat pasatzera!!! Itxaroten zaituztegu. Mesedez joateko asmoa dozuenok konfirmatu zuen asistentzia abenduak 3 baino lehen ekitaldia antolatzeko. Astebruru ona izan!

    Tlfno. 688868868

    taquilla.b@baiko.eus


  • Erantsitako artxiboak