Itzuli

  • TOPAKETA PREBENJAMIN EUSKAL PILOTA
    2021/12/03  |   Orokorrak
    ABENDUAK 11 - OGETA PILOTALEKUA

    Hurrengo larunbatean, Abenduak 11, pilotari prebenjamin eta benjaminentzat (ez badaude parte hartzen eskolarteko txapelketan) zuzendutako EUSKAL PILOTA TOPAKETA antolatuko dugu.
     
    NOIZ: Abenduak 11
    NON:  Gasteizko Ogeta pilotalekua (Mendizorrotza)
    ORDUA:  10:30 – 12:00
     
    Kontutan hartu 12:00etatik 13:00era  lagunarteko partiduetan partehartzeko aukera badagoela eta partiduak jokatzeko ezinbestekoa dela izena ematea azaroak 24a baino lehen (kontutan hartu mesedez parte hartuko duten pilotariek partiduetan aritzeko gutxienengo gaitasunak izan behar dituztela eta beraien begiralea partiduetara joan behar dela) 
     
    Eskertuko genizueke familei zabaltzea. Animatu zuen pilotariak parte hartzera!!!!!!!!