Itzuli

  • ESKOLA KIROLEKO KANPAINA
    2021/09/02  |   Orokorrak
    Izenemateak; eskola, taldeak eta pilotariak

    Arabako Foru Aldundiak ireki egin du jada aurtengo eskola kiroleko kanpaina. Beraz posible da jada zuen taldeen eta kirolarien izenemateak egitea sarbide-esteka honen bidez: www.araba.eus/DeporteEscolar. Atxikituta aurki ditzakezue izenemateak egiteko jarraibide guztiak.

    Arabako Euskal Pilota Elkartean zuen esanetara gaude pilota eskoleen antolaketa orokorrean laguntzeko. Hori dela eta gurekin jarri ahal zarete kontaktuan 699471692 telefonoan edo koordinatzailea@pilotaraba.eus helbidean.