-
PILOTA EGUNA Apirilak 21
2023/04/13 | Orokorrak
ESKU PILOTA PROFESIONAL JAIALDIA ETA PILOTARI PROFESIONALEN BISITA
Arabako Euskal Pilota Elkarteatik Baiko Pilotak datorren ostiralean, apirilak 21, antolatutako PILOTA EGUNAri buruzko informazioa helarazi nahi dizuegu; ekitaldian parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu.
Jarduerak hurrengo hauek izango dira:
1) PILOTARI PROFESIONALEKIN ESKU PILOTAN ARITU ETA ARGAZKIAK EGIN (19:00 – 20:30)
Pilota eskola bakoitzak Ogueta frontoira joan ahal izango da bere pilotariekin.
Eskola bakoitzeko arduradun bat joan behar da pilotarien taldearekin (prebenjaminak, benjaminek, alebinak, umeak eta kadeteak).
Apirilak 20, osteguna, baino lehen, zure eskolaren eta/edo klubaren partaidetza (eta ahal bada pilotari kopurua) esatea eskatzen dizugu.
Familiak harmailetan egoteko aukera izango dute topaketaren zehar.
2) KAMISETA, GALTZA, ESKUMUTUR ETA PILOTA ZOZKETA
- Pilotari profesionalekin egindako jardueretan eta lehenengo partidan zehar, pilotariek zozketan izena eman ahal izango dute, sarreran beraien datuak emanez.
- Zozketa jaialdiaren lehen partidaren amaieran egingo da.
3) ESKU PILOTA JAIALDI PROFESIONALA (21:00)
- Lehen partidan (ELORDI – ESKUZA vs LARRAZABAL – ARANGUREN) Arabako bi pilotariren presentzia izango dugu, Arkaitz Eskuza eta Iker Larrazabal (egungo promozio mailako binakako txapleduna), baita Aitor Elordi binakako 1. mailako txapeldun berriarena ere.
- Bigarren partida buruz buruko txapelketako final-laurdenetako ligaxkakoa da, JOSEBA EZKURDIA eta PEIO ETXEBERRIA edo DARÍO GÓMEZen presentziarekin.
- Pilotariek doako sarrera izango dute jaialdirako (sarrera www.entradasfronton.com webgunean eskuratu behar da UMEAK kodea erabiliz).
- Familiek, monitoreek, pilota eskola edo elkarteen arduradunek eta pilotari federatuek %30eko deskontua izango dute (sarrera www.entradasfronton.com webgunean eskuratu behar da PILOTAEGUNAHELDUAK kodea erabiliz). Deskontua aplikatuta, kantxako sarrera 24,5€koa izango da eta 14€koa errebotean eta alboko harmailetan.
- Hala nahi duten familiek euren seme-alaben sarrerak eskuratu ahal izango dituzte eurenekin batera (sarrera www.entradasfronton.com webgunean eskuratu behar da UMEAK kodea erabiliz).
PARTE HARTZERA ANIMATZEN ZAITUZTEGU!
ARABAKO EUSKAL PILOTA ELKARTEA