Itzuli

  • ESKOLARTEKO TXAPELKETA 6. JARDUNALDIA
    2023/01/11  |   Orokorrak
    Urtarrilak 21 Topaketa. Izenematea irekita dago.

    Hona hemen Eskolarteko Txapelketaren 6. JARDUNALDIA. Eskuz binaka benjamin eta kimuak B mailetan atzeratutako partiduak jokatzeko jardunaldia da. Aurtengo txapelketan pilotari berriak ordezko moduan apuntatzeko aukera emango da beraien kategoriaren 2. fasea hasten denean; honen beharra izanez gero bidali mesedez pilotarien izen-abizenak, jaiotze data eta kategoria.

    Era berean, aurreratzen dizuegu Urtarrilaren 21ea, larunbata, Euskal Pilota Anitza topaketa antolatuko dugula Gasteizko Olabe pilotalekuan 10:30etik 12:00era. Bertan zuen pilotari aurrebenjaminek eta benjaminek (ez badaude izena emanda eskolarteko txapelketan) jolasetan parte hartzeko aukera izango dute. Horrez gain, lagunarteko partiduak izango dira 12:15etik 13:15era (banakako izenematea egin behar da parte hartzeko). Eskertuko genizueke argibide hau eta kartela zuen familien artean zabaltzea; animatu gure txikitxoak frontoira hurbiltzen!