Itzuli

  • PILOTA JAIA - APIRILAK 11 (OGETA - GASTEIZ)
    2025/04/08  |   Orokorrak
    ESKU PILOTA JAIALDI PROFESIONALA

    Aurten ere pilotariekin egoteko aukera izango duzue! Gogoratzen zarete pasadan urtean bizitako esperientziaz? Errepikatzeko gogoak dituzue? Adi hurrengo informazioari!  Apirilaren 11an ospatuko den jaialdirako gonbidapena luzatu nahi dizuegu.

    Ez ahastu aukera paregabea dela pilotarigazteentzat beraien eredu diren kirolariekin hizketa zein jolas tarteak edukitzeko. Beraz, ez utzi horrelako jai bat ihes egiten! Jaialdian egingo diren ekintzen artean, argazkiak, zozketak, jolasak eta beste sorpresa gehiago izango dituzu, 18:00etan hasita! 

    Halaere, pilota elkarte guztiak arduradun bat beharko dute. Internet bidez, www.entradasfronton.com web orrian, sarrerak eta gonbidapenak eskuratu ahal izango dituzu. Klubeko laguntzailea edo gurasoa bazara, kode hau erabiliz sarrerak 25€ prezioan izango dituzukantxan eta 15€ko prezioa harmailetan: PILOTAJAIA

    Umeen gonbidapenetarako berriz, beste kode bat bidaltzen dizugu, sarrerak hartu eta frontoian elkarrekin egoteko. Gogoratu umee guztiak behar dutela sarrera: PILOTAJAIAUMEAK

    Aukera hau aprobetxatu ahal izateko, nahi dituzun eserlekuak hautatuondoren, web-orrialdearen behekaldera jo beharduzu, bertan, dagokion kodea sartu behar duzu"Promozio kode bat duzu?" laukitxoan. Esplikazio bideoa: https://drive.google.com/file/d/15l54iTwpQkZnBi2MoK8VsNyswcWTE3n-/view


  • Erantsitako artxiboak