Itzuli

  • EUSKARALDIA Pilotalekuan Euskaraz!!!!
    2020/06/22  |   Orokorrak
    Elkarteek ere izena eman dezakete

    ARABAKO PILOTA eta EUSKARALDIA

     

    Pilota Federazioak izena eman du jada Euskaraldian ariguneen identifikazioa egin eta gero. Orain elkarteen txanda da!!!! Euskaraldia azaroan jarriko da martxan, baina irailaren 24rako irekita dago izenemate epea. Aurtego edizioan, norbanakoen aktibazioaz gain (ahobizi eta belarriprest paperekin) erankudeek ere hau da pilota elkarteek, izena eman ahal izango duzue.

    Animatu gurekin batera euskararen erabilera sustatzen euskal pilotan! ⚾⚾⚾💪💪💪 Idatzi koordinatzailea@pilotaraba.eus helbidera zuen zalantzak galdetzeko.