Volver

  • PILOTALEKUAN EUSKARAZ
    19/12/2018  |   General
    Campaña para fomentar el uso del euskera

    Arabako Euskal Pilota Elkarteak PILOTALEKUAN EUSKARAZ KANPAINA aurkeztu nahi dizue. Pilotalekuan euskararen erabilera sustatzeko kanpaina bat da.

    Kanpaina honen barruan zenbait jarduera eta materiala sortu da eta jakinarazi nahi dizuegu zuen eskura daukagula. Hona hemen erabili ahal duzuen materiala eta baliabideak (atxikitutako argazkietan ere ikus dezakezue):

    - 4 roll-up: EUSKAL PILOTAREN INSTALAKUNTZAK, MODALITATEAK ETA ERREMINTAK

    - EUSKARA & PILOTA ESKULIBURUA: Euskal Pilotaren hiztegia, instalakuntzak eta modalitateak + Hizki Sopak

    - Pilotalekuan Euskaraz Kanpainaren PEGATINA zuen frontoietan jartzeko: ekimen aproposa izan daiteke zuek ere adierazteko euskararen erabileraren aldeko konpromezua zuen babesle, pilotari eta familei.

    - EUSKAL PILOTAREN HISTORIAren hitzaldia: zuen elkarteko pilotarientzat eta familientzat erakargarria izan daiteken hitzaldia. 45 minutukoa.

    Beraz prest bazaudete pilotalekuan euskararen erabilera sustatzeko tresnak erabiltzen, gurekin harrematean jarri eta antolatuko dugu dena.